XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Arazoaren azaltzea eta informapide dena jaso.

- Posible daitezken soluziobide denak EZTABAIDATU.

- Zer postura hartu DANEN ARTEAN erabaki.

Hiru pundu hauek batzar guztitan beharrezko direla deritzaigu, baina protagonismoa indartu nahi duen haren postura ezin daiteke izan: - Posturak atera zai egon eta batzarrean erabakitakoa egin, erabaki haren egokitasuna eztabaidatu gabe edo sakondu gabe.

- Batzarra atzetik herrestan eraman nahi izatea hautakizun teorikoz edo mintzatzeko errastasunaz baliatuaz, eztabaidak eta postura konszienteak hartzea posible egin gabe.

Postura egokiena hau litzateke: - Bi edo hiru hautakizunen aurkeztearen bidez beste guztiei hitz egiten utziaz edo beste metodu egoki batzuekin, EZTABAIDA POSIBLE EGIN KLASEAREN MAILA POLITIKOA ALTXA DEDIN eta honela gero batzarrak erabakiko duen hautakizuna ASKOZ KONSZIENTEAGOA IZAN DEDIN.

Protagonismoa indartze honetan nabarmentzea merezi duen gauza oso garrantzitsu bat dago: Arazoaren kontzientzia hartu eta GUK GEUK konpondu ahal izateko medio guztiak ipintzea baino metodo egokiagorik ez dagoela.

Hau da: Gure eguneroko arazoak zeintzuk diren ikusteko batzarretan bildu eta geuk soluzionatzeko AHALEGINEI EMAN BEHAR DIOGU GARRANTZIA, alderditako buruzagi, parlamentarista, gobernuko gizonek eta abarren hitzei batere garrantzirik eman gabe, hauxe baita kapitalist sistemak nahi duena: Gure eginkizuna bakarrik izatea buruzagi handien ahotsa aditu eta gero erabakitzea nork duen arrazoia edo nor izan daiteken jatorrena.

Baina gu alkartzea eta saltsa harmatzea kaleko zulo batzutatik, hori ez!.